Gordetakoak azaleratzen

Ubane Madera 2019ko ekainaren 20a

Apurka-apurka, badoaz industen Agerreburuko tumulua. Bertako kamera badabil barrenean gordeta dituenak erakusten, arkeologo adituen eta boluntarioen lanari esker. Elosun hasi dira aurtengo indusketak egiten, eta handik aurrera eginez, Soraluzeko terrenotan dauden monumentu megalitikoak aztertzen segituko dute datozen asteotan.