SAPAko iturria hondatuta aurkitu dute goizean

Ubane Madera 2019ko uztailaren 15a

SAPAko iturria graffitiz beteta eta txorrota barik. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Gaur, astelehena, konpondu du udalak SAPAko edo Cañoneseko iturria. Hain justu, iturria apurtuta zegoela jakin ondoren egin dute konponketa. Txorrota apurtzeaz aparte, iturria bera graffitiz beteta aurkitu dute.

Herritar askok apreziatzen duten iturria da Cañonesekoa. Bereziki joaten dira pitxarrarekin bertako ura hartzera gero etxean edateko.