Hasi dira jaiak!

Ubane Madera 2019ko uztailaren 25a

Galtzagorrien txarangak osintxuarrei Soraluzeko jaien mostratxoa eramaten zieten bitartean jaurti zuten txupinazoa haien taldekideek zubitik. Lagun artean bazkaldu zuten gero gazteek, eta tinko eutsi zioten jai giroari kanoikada iritsi bitartean.

Hura ikusteko jende ugari elkartu zen Zubi Nagusian; eta Korner Morearen pregoia entzun ondoren, kanoiaren danbatekoak eman zien hasiera jaiei. Haren ondotik etorri zen argazki erraldoia eta… gero gerokoak.

 

Erlazionatuak