BIDEOA. Umeak antxintxika eta erraldoiak dantzan Santiago goizean

Ubane Madera 2019ko uztailaren 26a

Serio egin zuten korrika umeek goizeko lasterketetan eta gustura ibili ziren gero guztiak Buztintxuritik etorritako kilikiekin eta erraldoiekin. Bereziki ikusgarriak izan ziren azken horien dantzak. Kalerik kale ibili ondoren, Plaza Zaharrean borobildu zuten jarduna, izerditan blai.