Andramari jaiak

Musika banda eta aperitibo goxoa, jaiak primeran hasteko

Ubane Madera 2019ko abuztuaren 16a

Azken mende erdiko ohiturari jarraituz, Plaza Zaharreko arbolapera batu ziren herritarrak eta bisitariak Andramari jaien lehen egunean, Bizkaitik etorritako bandaren kontzertua entzutera. Gehientsuenek bermutarekin, ardoarekin, kafearekin eta olibekin borobildu zuten lagunen eta familien arteko topaketa.