Eskailerak garbitu barik

Ubane Madera 2019ko abuztuaren 27a

Kexua helarazi du Gabolats altuko bizilagun batek etxerako bideko eskaileren egoera dela-eta. Argazkiak atxikita, bertan ikus daiteke landareek "hartuta" dituztela Gabolatsetik goiko partera igotzeko dauden eskailerak.

"Lotsagarria da. Gu autoarekin baldin bagabiltza, trenbide aldetik ibiltzen gara, baina oinez Gabolats aldetik igotzeko, begira nola dagoen", salatu du E.I. soraluzetarrak.