Bost bertsolari gaztek kantatuko dute gaur Gaztetxean

Egoitz Unamuno 2019ko irailaren 12a

Plazatik Gaztetxerako kanporaketa iaz Gaztetxean.

Ane Zuazubiskar, Maider Arregi, Eneko Beretxinaga, Jokin Bergara eta Maialen Akizu izango dira gaur Gaztetxeko saioan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Maialen Bergarak emango dizkie gaiak.  

"Bertsolari gazteei kanturako plazak eskaintzeko asmoz" antolatu dute gaurko saioa. Pintxo-potearekin koinzidituko du eta Gaztetxeko barra zabalik izango da. 

 

Erlazionatuak

Bertso saioa

Erredakzioa 2019 ira 06 Soraluze