Suhiltzaileek gas poltsa bat topatu dute

Egoitz Unamuno 2019ko urriaren 29a

Suhiltzaileak Errabalen.

Suhiltzaileek butano bonbona batetik ihes egindako gasa topatu dute Errabal kaleko etxebizitza batean.  

Udaltzaingoak azaldu duenez, butano gasak behera egiten du eta altura txikiko bentilazio zulorik izan ezean, gasa pilatu egin daiteke.

Horixe gertatu da gaur arratsaldean Errabal kaleko 25. atariko etxebizitzan. "Etxebizitza horiek zaharrak dira, ez dute aireztatze sistema egokirik eta ondorioz, butano bonbonatik ihes egin duen gasa pilatu egin da".

Zorionez, suhiltzaileek garaiz topatu dute gas poltsa eta guztiz desegin dute aireztatzeko makinak erabilita.