Gaur iluntzean odol ateratzeak egingo dituzte

Ubane Madera 2019ko azaroaren 22a

Berez, gaur zortzi tokatzen da odol ateratzeak egiteko ohiko hitzordua, baina hilabete honetan astebete lehenago egingo dituzte. Hori horrela, odol emaileek gaur dute hitzordua odola ematera joateko, 18:30etik 20:30era, Itxaropena Erretiratuen Elkartean.

Urteko azken odol ateratzea izango da gaurkoa. Izan ere, bi hiletik behin etorri ohi dira Soraluzera odola ateratzera. Hurrengo hitzordua, bada, urtarrilean tokatzen da.