Haur minbiziaren kontrako ekarpena Soraluzetik

Ubane Madera 2019ko azaroaren 28a

Haur minbiziaren kontra EiTBk abiarazitako maratoiarekin bat egin dute Soraluzen ere. Goizean, Plaentxi Eskolako ikasle guztiek elkarrekin abestu dute Lau teilatu kantua patioan; bereziki gogoan izan dituzte gaixotasun hori pairatu eta gainditu dituzten bi ikaskideak. Eta joan den astean gauza bera egin zuen lagun kuadrilla batek Bolia tabernan.