Musika Eskolako haurren abesbatzak Lau Teilatu grabatu du

Egoitz Unamuno 2019ko abenduaren 5a

Soraluzeko Musika Eskolak ere bat egin du EiTBk Haur minbiziaren kontra abiarazitako maratoiarekin eta haurren abesbatza Lau teilatu kantua grabatu du. Bertan parte hartu dute minbizia gainditu duten Markel Cerrejon Atxak eta Asier Alonso Oregik ere.