Ipinita dago Pagobedeinkatuko gurutzea

Ubane Madera 2020ko urtarrilaren 3a

Pagobedeinkatuko gurutzea ipinita.

Martitzenean, abenduaren 30ean ipini zuten atzera ere bere lekuan Pagobedeinkatuko gurutzea. Konpontzera bidalita zegoen, abuztu hasieran apurtuta azaldu ostean.

 Lehenagotik oker zegoen Pagobedeinkatuko gurutzea, eta abuztu hasieran apurtuta aurkitu zuten. 

Konpontzera bidali zuten orduan, eta joan den abenduaren 30ean, martitzena, Iker Aldazabal alkateak eta Ramon Gallastegik, Landa Ingurumeneko zinegotziak ipini zuten bere lekuan, zuzenduta eta zuriz margotuta.