'564' kantua presoen giza-eskubideak aldarrikatzeko

Egoitz Unamuno 2020ko urtarrilaren 5a

Abenduaren 31n, ehun bat herritarrek Hertzainak taldearen 564  abestia kantatu zuten Plaza Berrian, herriko hainbat musikarik lagunduta. Ekimena Soraluzeko Sarek antolatu zuen presoen giza-eskubideen alde.

Kantaldiaren amaieran, dei egin zuten, urtarrilaren 11n  'Orain presoak' lemapean Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. 

Sarek bi autobus antolatu ditu Soraluzetik Bilbora joateko, bata goizean eta bestea arratsaldean. Goizekoa 11:00etan aterako da eta arratsaldekoa 15:30ean, biak Zubi Nagusitik. Izen-ematea zabalik dago Bolia eta Arrano tabernetan.