Obra hondakinez inguratuta

Ubane Madera 2020ko urtarrilaren 31

Zoritxarrez, sarri erakusten du itxura narrasa San Andresko eta Txurrukako bidegurutzeko edukiontzi-guneak, bertan lagatzen dituzten hondakinengatik. Horren adibide da, atzo, eguena, erakusten zuen itxura: obra hondakinez betetako zaku piloa bota zuen norbaitek. “Ez dago eskubiderik!”, diote Udaletik, laguntza eskatzeaz batera.

Edukiontzi-gune osoa obra hondakinez betetako zakuz inguratuta aurkitu zuen atzo Iker Aldazabal alkateak. Gertakaria salatzeaz batera, herritarren laguntza eskatu du, nork utzi dituen ikusiz gero, udaletxean jakinaraz dezan.