Dantzari bikainak

Ubane Madera Zangitu 2020ko otsailaren 26a

Atzo, kiroldegiko frontoia lepo zela, Plaentxi Eskolako 125 ikaslek horrenbeste astetako lanaren eta entseguen emaitza erakutsi zuten. Sei taldek parte hartu zuten dantza-ikuskizunean, zein baino zein iaioago eta modernoago dantzatuz. Txalo zaparradak eskuratu zituzten, primeran egindakoa sarituz.