Martxoak 8 · Emakumeen Nazioarteko Eguna

Mugimendu feministaren mezu argia Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Mezu eta lelo esanguratsuak utzi zituen Martxoaren 8ko manifestazioak. Haietako hainbat, oraindik, udalerriko kaleetan ikusgai dira, kartel moreetan; eta manifestazioaren amaieran irakurritako manifestua ere irakurgai dago. Bideoa: Ander Pastoriza. 

Auto-antolaketa, ahizpatasunean oinarritutako borroka eta emakumeen arteko aliantza aldarrikatu zituen, batik bat, M8 Plataformak manifestazioaren amaieran irakurritako manifestuan. Osorik irakurtzeko, klikatu hemen.