Koronabirusa

Ikaslez hutsik, baina irakasleak lanean

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 13a

Gaur, ezohiko irudia erakutsi dute udalerriko ikastetxeek: ikasgelak hutsik eta irakasleak lanean, bereziki, datozen egunotarako etxerako lanak prestatzen, eta barruko bestelako lanak egiten. Oraingoz, halaxe jarduteko agindua dute. Baina, egunetik egunera egoera guztiz alda daiteke eta haiek ere jakitun dira.