Erakunde publikoen informazioa

Parkeak itxita

Erredakzioa 2020ko martxoaren 14a

Soraluzeko Udalak herriko parkeak prezintatu, itxi egin ditu, umeak haietan jolas ez daitezen. "Inguruko udalerriek hori egin dutela ikusita, geuk ere berdin egin dugu", esplikatu du alkateak.

 

Udalerrian, ziburu-zaburuak dituzten jolas-parke guztiak itxi ditu Soraluzeko Udalak. Eta zintaz inguratu ditu zabuak, inork ez erabiltzeko.