Elkartasun ekimenak

Kantuak eta txaloak egoitzakoendako

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 19a

Atzo iluntzean, 20:00atarako minutu bat falta zenean hasi ziren egoitzakoen aldeko txaloak entzuten Errekalde-Txurruken inguruan. Bost minutu inguruan jardun zuten herritarrek txaloka, eta Txoria Txori kantatzera animatu zenik ere izan zen.

Isiltasuna gailentzen ari den egun hauetan, atzo iluntzean, isiltasun hori apurtu egin zuten herritarrek, egoitzako langileei, bizilagunei eta haien senideei txaloak eskaintzeko. 20:00etan zen hitzordua, eta apurtxo bat lehenago ya entzuten hasi ziren lehenak. Ondoren, norbaitek Txoria Txori kantatu zuen, eta haren ondotik etorri ziren txalo gehiago.

Egoitzatik eskerrak helarazi dituzte txaloengatik, eta bide batez, Elena Beristain zuzendariak jakinarazi du atzo arratsaldean ailegatu zitzaiela Diputaziotik material kaxa bat.

 

Erlazionatuak

Egoera zaila bizi dute Mesedeetako egoitzan

Ubane Madera Zangitu 2020 mar 18 Soraluze