Konfinamendua arintzeko, ipuina

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 21a

Egunak bestetan baino luzeago egiten ari zaizkigun honetan, denbora hobeto pasatzen laguntzeko ipuinak kontatu ditu Irati Trebiño soraluzetarrak Plaentxia.eus atariaren bitartez. Gaur bat zintzilikatuko dugu; bihar, domeka, bigarrena. Beste edozein ere animatuko balitz etxean dauden herrikideak entretenitzeko proposamenak egin eta grabatzera, oso ondo etorria izango da. Horizontalean eta euskaraz grabatu, eta hona bidali: 699868729.