Hondakinak edukiontzietatik kanpo, eta arratoiak gustura

Ubane Madera 2020ko apirilaren 6a

Arratoia edukiontzi inguruan, Gabolatsen, barikuan. Argazkia: A.G.

Barikuan, halaxe ibili zen arratoi bat Gabolatseko edukiontzietan: personak ohi baino urrunago zituela, eta gainera norbaitek opari laga zion hondakinez betetako zabor-poltsatik elikatzen. Arratoia gustura, noski. A.G. herritarrak bidalitako argazkia da.

Gaur ere, astelehena, Erregetxeko edukiontzien kanpoko aldean laga dituzte hondakin poltsa bat baino gehiago.