Maskota ere txaloka

Ubane Madera Zangitu 2020ko apirilaren 14a

Hamaika ikusteko jaioak gaude! dio esaerak, eta oraingoan atsotitza bete egin da Ezozibide inguruan. Ikusi bestela Gabolats inguruko bizilagunek bidalitako bideoan txakurra txaloka; bizilagunek barre ederrak egin dituzte hura ikustean. Bide batez, ikusten da iluntzetan giro bikaina dutela Gabolatseko balkoietan eta leihoetan.  Bideoa: Esther Iñurrieta.