Basurdea gustura asko

Ubane Madera Zangitu 2020ko apirilaren 15a

Atzo, martitzena, errepide gaineko berdegunean gustura asko zebilen basurdea harrapatu zuen Frantziska Iraolagoitiak bere kamerarekin. Dioskunez, sasi artean sartu eta irten ibili zen animalia, han lagun gehiago baitzituen.