Elkartasun ekimenak

Danbor-lapiko-jotzea, umeengatik, gaur 12:00etan

Ubane Madera Zangitu

Umeen alde protestarako deialdia.

Azken orduotan, umeen konfinamendua izan da hizpide nagusietako bat komunikabideetan eta adituen artean. Bada, umeek kalera ateratzeko duten beharraz ardatz, gaurko, barikua, danbor-lapiko-jotzea deitu dute, 12:00etan. Sare sozialen bitartez zabaldu da deialdia.

Gaurko deituta dagoen aldarrikapen ekimenaren leloa honakoa da: Ume eta haurrok kalea nahi dugu, kalea behar dugu!