Dirulaguntzen eta neurri berezien gaineko informazioa

Ubane Madera Zangitu 2020ko apirilaren 22a

Debegesaren sarrera.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak azken egunotan argitaratu diren laguntzen zerrenda osatu du. Autonomoei eta enpresei zuzendutako dirulaguntzak eta neurri bereziak dira. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, SPRIk, Euskadiko parke teknologikoek, hainbat entitate bankariok zein Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak dira.

Debegesak taula batean jaso ditu hainbat erakundek gaurdaino iragarri dituzten dirulaguntzak eta bestelako neurri bereziak - moratoriak, zergen ordainketak atzeratzea, ERTEei buruzko informazioa, bono teknologikoak…-. Jakinarazpen bakoitzaren gaineko lotura eman dute, eta haietan klikatuta jaso daitezke xehetasun guztiak. 

Bertara jotzeko, sakatu edo klikatu hemen.