Noraino joan daiteke umeekin?

Egoitz Unamuno 2020ko apirilaren 26a

Gaurtik aurrera umeek egunean ordubetez atera ahal izango dute. Atzo jakinarazi genizuen bezala, Gaindegiak mapa bat egin du etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. 

Gaurtik aurrera umeek egunean ordubetez kalera ateratzeko aukera izango dute. Denbora tartea ez ezik, eremua ere mugatuta izango dute horiek; izan ere, etxetik kilometro batera urrutienez eta 09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahal izango dute 14 urtetik beherako umeek eta gaztetxoek. Baina zer eremu hartzen du etxetik kilometro batek? Gaindegiak mapa bat egin du tokian tokiko etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxean klik eginda, handik haurrekin noraino joan daitekeen zehazten du.