Ikerne Laskurain: “Etxerako janaren zerbitzuak harrera oso ona izan du, pozik gaude”

Ubane Madera Zangitu 2020ko maiatzaren 7a

Harrera ona ari du izaten Txurruka jatetxeak Gaztelupe tabernan abiatu duen janari zerbitzuak. Atzo estreinatu zuten eta jendea egunerako jana erostera joateaz gain, enkarguak egiten ere hasi da. “Oraindik dihardugu kokatzen eta denborak aurrera egin ahala joango gara eskua hartzen”, dio Ikerne Laskurainek.