Bihar, barikua, zabalduko dute errepidea

Ubane Madera 2020ko maiatzaren 28a

Asfaltatze-lanak saihesbideko aldapan, atzo, eguena.

Gaur, eguena, bukatuko dituzte zoladura berria botatzeko lanak Ezozibidetik Estazirainoko saihesbide tartean, Arraikuako 3. zenbakiraino. Bihar, berriz, aparkalekuak-eta margotuko dituzte, eta ondoren, errepidea zirkulaziorako zabalduko dute.

Gaur, zoladura berria botatzen bukatu ondoren, hozten lagako dute hura. Obrak egiten dabilen Firmes Alaveses enpresako obra-buruak esandakoaren arabera, zoladura bizkor hozten da, biharko gertu izango da. 

Hori horrela, bihar, lurreko seinaleak margotuko dituzte, aparkalekuei-eta dagozkienak. Horrekin, lanak bukatutzat emango dituzte, eta bihar bertan zabalduko dute errepidea zirkulaziorako.