Dagoeneko bost herritarrek eman dute izena V. Leihoetako eta Balkoietako Lore Lehiaketan. Bertan parte hartu nahi dutenendako hainbat gomendio eman ditu Belarrak loradenda-belar-dendako Naiara Elgetak. Besteak beste, hark kontatu du sasoi honetan gehien ipintzen diren loreak surfiniak, geranioak eta alegriak direla.