Pozik opariarekin

Ubane Madera Zangitu 2020ko ekainaren 20a

Ikasturtearen azkeneko zatia ezohikoa izan bada ere, amaiera borobilagoa ematen ahalegindu, eta atzo, barikua, pilota bana oparitu zieten Soraluze Pilota Elkartean aurten ibili diren neska-mutikoei. Kiroldegi kanpoko aldean egin zuten hitzordua, barrura ezin baita sartu. Pilotari gazteek elkarteko ordezkarien eskutik jaso zituzten pilotak, norbere mailaren araberakoak.