Jarlekuak faltan igarri dituzte

Ubane Madera Zangitu 2020ko uztailaren 8a

Jarlekuak zeuden lekua. Argazkiak: Alberto Arizaga.

Mendira sarri joaten den kuadrilla batek faltan igarri ditu San Andrestik Txurrukara bidean, Osumatik gertu bide bazterrean zeuden jarlekuak. "Egia esan, nahiko egoera txarrean zeuden, baina zerbitzu handia egiten zuten. Ez dakigu zergatik erretiratu dituzten", esan dute.