Atzo, astelehena, udalekuen bigarren eta azkeneko astea estreinatu zuten udalekuetan. Eguraldia lagun, ur-jolasetan ibili ziren hainbat ume, aurten ohi denez, taldetan banatuta: Sagar-Errekako putzuan, Osintxuko errekan zein Ezoziko futbol zelaiko “pizinetan”. Beste hainbatek, berriz, gogor jardun zuten erraketekin frontoietan.