Irailera arte agurtu dira

Ubane Madera Zangitu 2020ko uztailaren 20a

25 bat herritarrek parte hartu du pentsioen aldeko gaurko elkarretaratzean.

Gaur egin dute pentsio publikoen aldeko udako "opor aurreko" azken elkarretaratzea. Parte-hartzea txikia izan da, 25 bat lagunekoa. Antolatzaileek uste dute horren arrazoiak hainbat direla; koronabirusarekiko beldurra areagotu izana; umeak udaleku barik egotean, kasu askotan, haien zaintza aiton-amonen esku geratu izana eta gaur bero handia dagoela. Kontuak kontu, gaur ere aldarrikatu dituzte "pentsio publiko duinak".

Datorren astelehenean, berez, herriko jaiak dira. Aurten ez dira ospatuko, baina jai-eguna izango da askorentzat. Horrexegatik erabaki dute gaur egitea uda aurreko azkeneko elkarretaratzea.

Protesta ekimenaren amaieran esan dutenez, irailean bueltatuko dira, "zarata gehiago" ateratzeko gertu.