Aurrez aurreko bisitak

Erredakzioa 2020ko abuztuaren 3a

Gaurtik aurrera, astelehena, Mesedeetako egoitzako egoiliar bakoitzari bi pertsona joan ahal izango zaizkio bisitan. Barruan egingo dituzte bisitak. 

Azken astean, Mesedeetako egoitzara, egoiliar bakoitzeko bisitari bakarra sar zitekeen. Horrela egitea erabaki zuten, pandemiaren aurrean prebentzio neurri modura.

Baina joan den eguenean, batzarra izan zuten egoitzako zuzendaritzakoek Diputazioko ordezkariekin eta adostu zuten, gaurtik aurrera, egoiliar bakoitzeko bi lagun joan ahal izango direla bisitan, egoiliarren ongizatea lehenetsita.

Hori bai, segurtasun neurri zorrotzak beteko dituzte, eta bisitak egoitza barruan egin ahal izango dira bakarrik.