Sei positibo gehiago

Ubane Madera 2020ko irailaren 2a

Gaurko datuen arabera, eguaztena, egun bakarrean beste sei soraluzetarrek positibo eman dute PCR probetan. Eskualdeko positibo kopururik altuena atzeman da herrian.

Barikutik atzora arte, COVID-19 koronabirusean positibo eman duten zero herritar izatetik 11 positibo izatera pasa da Soraluze.

Are gehiago, gaur, Debabarrenean detektatutako positibo kopururik altuena du herriak. Izan ere, guztira, 7 positibo detektatu dituzte eskualdean.

Hona hemen gaurko datuak herriz  herri:

  • Eibar 1
  • Elgoibar 0
  • Mendaro 0
  • Deba 0
  • Mutriku 0
  • Soraluze 6