Aste osoan, hiru positibo

Ubane Madera 2020ko irailaren 19a

Atzo, barikua, argitaratu zituen Osakidetzak COVID-19 koronabirusaren kutsatze-mailari buruzko aste osoko datuak. Haien arabera, Soraluzen, irailaren 11tik 17ra hiru positibo atzeman dituzte. 

Bigarren astez jarraian, nahiko egonkor mantendu dira PCR probetan positibo eman duten debabarrendarren kopurua.

Eibarrek ditu positibo gehien, baina proportzioan, Debak su kutsatze-maila altuagoa. Hona hemen datuak herriz herri:

  • Eibar 42
  • Elgoibar 7
  • Mendaro 3
  • Deba 28
  • Mutriku 4
  • Soraluze 2