Bihar, zuhaitzak moztuko dituzte

Ubane Madera Zangitu 2020ko irailaren 28a

Ezozibideko ezpondako zuhaitzak. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Bihar, martitzena, Mendiolako ezpondan garbiketa lanak egingo ditu Debemenek; bertan dauden zenbait zuhaitz moztu eta beste zenbait inausi egingo ditu. Ezozibideko hainbat bizilagunek eskatu diote Udalari lanok egitea. Lanak egin ahal izateko, inguruan aparkatutako ibilgailuak erretiratu egin beharko dira biharko.

Ezozibide 28, 30 eta 32 komunitateen pareko zuhaitzak, Mendiola industrialdean daudenak: oso handi daude eta bizilagunek diotenez, euren etxebizitzei eragin egiten diete. Hori dela-eta, bihar, trabarik handienak egiten duten zuhaitzak moztu egingo dituzte eta beste batzuk inausi. 

Debemenek egingo ditu garbiketa lanak 965,58 euroko kostuarekin, BEZ-a barne.