Zapatuko bertso musikatuen emanaldia entzungai audioan

Egoitz Unamuno 2020ko urriaren 5a

Zapatuko Ez da kasualitatea bertso musikatuen emanaldia (hasierako agurrak ez, gainerako guztia) duzu entzungai ondorengo audioan (86 min).  

Zapatuan, gozatu ederra hartu zuten antzokia bete zuten ehunetik gora bertsozaleek. Izan ere, oholtzara igo ziren lau bertsolariek, Ane Zuazubizkarrek, Nerea Ibarzabalek, Nerea Elustondok eta Ohiana Iguaranek bertsoaldi bikainak osatu zituzten. Horretan asko lagundu zuten Maite Berriozabalek proposatu zizkien gai eta ariketa askotarikoek eta Ixak Arruti eta Araitz Bizkar musikarien lanak ere bai.

Bertsolariek askotariko gaien inguruan kantatu zuten: polimaitasuna, familia, giza erlazioak, kartzela, Soraluzek zinema plato izateko dituen aukerak, bertsozaletasuna... 

Saioan zehar, etmosfera intimoa eta atsegina sortu zen oholtzako partaideen eta ikusleen artean, eta giro horretan saio ederra loratu zen guztien gozamenerako. On egin!