Alarma egoera ezartzea onartu du Espainiako kongresuak

Ubane Madera 2020ko urriaren 25a

Estatu osorako alarma egoera deklaratzea onartu dute Ministro Kontseilu berezian, gaur, domeka. Hasteko, 15 egunerako ezarriko dute, baina maiatzaren 9ra artekoa nahi dute. Luzatze hori, ordea, Kongresuak onartu beharko du, bi aste barru. Alarma egoerak, besteak beste, etxeratze agindua ekarriko du. Agindua Madrildik etorri arren, Eusko Jaurlaritzak izango du berau kudeatzeko eskumena.

Martxoaren 14koa baino arinagoa izango da gaur onartu duten alarma egoera: oraingoz, ez da konfinamendu orokorrik egongo. Hori bai, etxeratzeko agindua ezarriko dute. 23:00-06:00ak artekoa, agindu orokorraren arabera. Baina gaueko ordutegia ordubete aurreratzeko edo atzeratzeko eskubidea izango dute erkidegoek, hemengo kasuan, Eusko Jaurlaritzak.

Horrekin batera, pertsona-taldeak 6 lagunetara  mugatuko dituzte.