Ipini dute Atxolingo jaiotza

Erredakzioa

Atzo, zapatua, ipini zuten Atxolingo jaiotza. "Atzamarrak gogortuta" bukatu zuten jaiotzaren aurtengo bost eroaleek, elurra baitzen mendigainean. Gaur elurrak ia guztiz estalita dauka jaiotza. Argazkiak: Oiher Arantzeta eta Mikel Valero.

Honako bost lagunek eraman zuten jaiotza: eskumatik hasita, Ramon Agirre, Niko Mendia, Aitor Elizburu eta Jose Mari Mendia daude eta argazkia ateratzen, berriz, Oiher Arantzeta.