Argindar arketa matxuratu zen

Ubane Madera Zangitu 2020ko abenduaren 9a

Suhiltzaileak Gabolats kalean atzo, martitzena. Argazkia: Txaro Lete.

Atzo arratsaldean, martitzena, suhiltzaileak eta Ertzaintza Gabolats kalean izan ziren, bizilagunen abisua jaso eta gero. Hango argindar arketa batetik kea irteten zelako abisatu zuten larrialdietara. Segurtasun Sailetik emandako informazioaren arabera, arketaren matxura bat izan zen.

Larrialdi zerbitzuetatik 16:30-17:00ak aldera bertaratu ziren Gabolatsera, suhiltzaileak eta polizia. Arketaren matxura bat izan zela egiaztatu ondoren, Iberdrolako teknikariei pasa zieten abisua. Ondoren, haiek etorri ziren eta matxura konpondu zuten.

Bien bitartean, argindar barik egon ziren Gabolats kaleko hainbat bizilagun.