Elkarrizketa digitala

Herbehereetan Soraluzeko tomate haziak landatzetik, sukaldaritzako atari digitala sortzeraino

Ubane Madera Zangitu 2020ko abenduaren 14a

Enara Parra Lete (Soraluze, 1990), 23 urterekin Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako praktikak egitera joan zen Amsterdamera, praktika batetik bestera. Herbehereetan geratu eta 7 urte daramatza han. Hagan bizi da orain. Maiatzean, sukaldaritzari buruzko Roots&Cook, fresh seasonal recipies and more atari digitala sortu zuen. Joan den eguenean, berriz, elkarrizketa egin genion, sukaldaritzako atari digitalaz eta bere bestelako proiektuez. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.