Atzo, zapatua, ume ugari erakarri zituzten Kendamaren eta Slacklinearen tailerrek. Jostailua zutenek etxekoa eraman zuten, bertan praktikatu eta adituengandik ahalik eta truko gehien ikasteko; jostailurik ez zutenei, berriz, bertan laga zieten bana, nahi zuten beste praktikatzeko. Bestalde, askok erakutsi zuten iaio askoak direla soka eta goma gainean ibiltzen.