Elurra kaleraino

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 2a

Gaur, zapatua, gauean elurrak kaleak zuritu ditu, ederki zuritu ere. Une honetan, euria ari du eta kaleak elurrez garbiago ikusten dira. Hala ere, Euskalmeten arabera, orokorrean elur-maila 200-300 m-ren bueltan ibiliko da. 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin, eta hotz egingo du denean; tenperatura leku askotan ez da 5 ºC-tik pasatuko. Arratsaldean prezipitazioa tartekatuagoa izango da.

Elurra kentzeko makina goizean goizetik ari da lanean. Dagoeneko hainbat bider garbitu du Soraluzeko saihesbidea. Hala ere, gaur errepideetan kontuz ibiltzea komeni.