Lapurretan egin dute Iratxon

Egoitz Unamuno 2021eko otsailaren 17a

Gaur gauean, lapurrak sartu dira Iratxo goxodendan. Sarrerako atearen kristala hautsi eta diru-kutxa eroan dute.  

Estolderiako burdinezko iragazkiarekin apurtu dute kristala eta atearen gaineko partetik sartu dira dendara. Handik, diru-kutxa bakarrik eroan dute. Oraingoz, behintzat, ez dute sumatu beste ezer falta denik. 

Goizean goiz, ertzainak izan dira lapurretaren ingurua aztertzen eta orain dendariek salaketa jarriko dute Bergaran. Horrekin batera, aseguru etxeari lapurretaren parte ematea izango da izango da orain egin beharko duten beste lan gehigarrietako bat.