500eko langa gainditu du Soraluzek

Ubane Madera Zangitu 2021eko apirilaren 9a

Gaur Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, Soraluzek gainditu egin du 500eko intzidentzia-tasa metatuaren langa. Apirilaren 2tik 8ra bitarteko datuen arabera, 15 soraluzetarrek eman dute positibo PCR probetan, baina intzidentzia-metatua kalkulatzeko azken 14 egunak kontatzen dituzte. Horren arabera, Soraluzen, 20 lagun daude SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatuta. 

Soraluzek 500eko langa gainditu arren, herriari dagokion osasun-eremuaren (Elgoibar-Mendaro eta Soraluze) intzidentzia-tasa metatua da 302,08. Beraz, Debabarrena laranja kolorean dago. 

Honakoak dira apirilaren 2tik apirilaren 8ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar       61    320,30
  • Elgoibar  20    268,63
  • Mendaro  3     283,69 
  • Deba      4     128,37
  • Mutriku   9      301,09
  • Soraluze  15   503,27
  • Debabarrena 112

Herriz herriko datuen hurrengo eguneraketa astelehenean egingo dute. Halaber, egun berean eguneratuko dute, baita ere, eremu gorrian dauden herrien zerrenda.