LGTBIfobia baztertu zuten

Erredakzioa

Herritarrak Plaza Berrian, atzo.

Atzo, astelehena, LGTBIfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen. Udalak deituta, Plaza Berrian elkarretaratzea egin zuten 30 bat lagunek,  mota horretako jarrerak arbuiatzeko.

Herritarrekin batera, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako -EH BILDU, EAJ eta PSE-EE- zinegotziek parte hartu zuten elkarretaratzean.