Palestinaren aldeko elkarretaratzea zapatuan

Ubane Madera Zangitu 2021eko maiatzaren 21a

Bidelagunak taldeko kideak biharko pankarta prestatzen.

Bihar, zapatua, Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu dute, Plaza Berrian. 19:00etan da hitzordua. Antolatzaileak dira Soraluzen bizi diren palestinarrak eta Bidelagunak taldea. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

غدا السبت 22 ماي ، مسيرة لصالح الشعب الفلسطيني في ساحة نويفا الساعة 7:00 مساء  ، فلسطين حرة!

Gora Palestina Askatuta! leloarekin deitu dute biharko protesta ekimena.