"Pentsioen gaia gizarte guztiaren arazoa da"

Ubane Madera Zangitu 2021eko maiatzaren 27a

Goizean zeharkatu du Soraluze pentsio publiko duinen aldeko Gipuzkoako bizikleta martxak. Plaza Berrian egin du geldialdia, hantxe zain zituzten-eta Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduko kideak, irrintziak, txalaparta, bertsoak eta aurreskua lagun. 

Espainiako zein Euskadiko gobernuei begira jarri eta inolako "murrizketarik" onartuko ez dutela azpimarratu dute, "pentsio publiko eta duinak" nahi dituztela "denontzako", zehazki, 1080 eurokoak, eta, oro har, zerbitzu publikoen defentsa egin dute.

Horrekin batera, berretsi dute "pentsiodunen eskubideen alde" borrokan jarraituko dutela, "herriz herri jendea eta indarrak bilduz. Pentsioen gaia ez da gaurko pentsiodunen arazoa bakarrik, gizarte guztiarena baizik". 

Ekitaldiaren ondoren, soraluzetarrek eta bizikleta martxako kideek elkarrekin egin dute Kalebarrenetik Plaza Zaharrerainoko ibilbidea, manifestazioan. Gero, Gabolatsetik segitu du martxak, gaur Debara arteko bidea egin dute-eta.  

Erlazionatuak

Txalo artean hartu dituzte

Ubane Madera Zangitu 2021 mai 27 Soraluze