Kejak eta eskarixak

Ekaitz elektrikoa

Ubane Madera Zangitu 2021eko ekainaren 1a

Tximistak San Andres eta Txurruka bailara inguruetan.

Irudi ikusgarriak laga zituen atzoko ekaitz elektrikoak. Asko ibili ziren oinaztuei eta zaparradari begira, leihoaren babesetik. Bittor Murguzur argazkizaleak, berriz, kameraren objektiboarekin harrapatu zuen oinaztu festa. Soraluzetarrekin partekatu ditu horietako bi argazki eder eta harrigarri.